martes, 27 de enero de 2009

Sare bitartez hezkuntza ikastea

Ikas komunitateari buruzko eritzia

Ezagupenaren eta informazioaren gizarte honetan ikas-komuniatea bezalako proiektu bat izatea oso baliagarria eta aberatsa dela deritzot. Lekeitioko Eskola Publikoan dauden ikasle eta irakasleen esanetan, lan egiteko modu hau oso egokia da eta emaitzak askoz ere hobeagoak lortzen dira. Orokorrean, denak daude oso gustora egiten denarekin. Ni ere lehenago adierazi bezala eskola honetan egon naiz praktiketan eta egia esan, nik ikasi nuen garaitik hona izugarrizko aurrerakuntzak izan ditu ikastetxeak batez ere teknologi mailan. Gaineratu nahiko nuke, proiektu honen bitartez haurrek ikasteko aukera gehiago dutela besteekin interakzioan ikasten dutelako. Horrela, norberaren eta ikaskide, irakasle, guraso etabarren ahalmen komunikatiboa haintzat hartzen delarik.

Informatika Denontzat

Egungo gizartean mugitzeko informazio eta komunikazio teknologi berriak erabiltzea ezinbestekoa da. Horregatik, Lekeitioko eskolan euren erabileraren aldekoa apostu zehatza egin zuten aspaldi. Hasiera batean, Lehen Hezkuntzako ikasgela guztietan arbel digitalak ipini zituzten, eta, emaitzak ikusita, ingeles, libututegi, musika eta Heziketa Bereziko geletan ere kokatzen joan ziren.Klaseak ematerakoan hamaika aukera berri agertzen dira, eta, honi gehitu behar zaio, betiko informatika geletan ikasleek egiten duten lana.Dena den, guzti hau borobiltzeko kanpoko ekintza batzuk ere antolatu ditu. Batetik, etxean ordenagailurik ez daukaten umeek aukera izan dezaten gelatik kanpo erabiltzeko, eta, bestetik, gure formakuntzarako, horretarako ikastaroak antolatuko ditu eta, horrez gain, informatika gela bat egunero nahi dute zabaldu arratsaldeko 5etatik 6ak arte nahi duenak erabil dezan.
HELBURUAK
1.Pantailak erabiliz, IKT-ak (Informazio Komunikazio Teknologiak) dauzkaten posibilitate guztiak aprobetxatu. Eskolako curriculumean IKTetako erabilera sartzea, informazioa topatzeko zein komunikaziorako.
2.Helduentzako formakuntza. Irakasle, guraso eta herritar guztientzako formakuntzako saio batzuk antolatu.
3.Eskolako azpiegitura informatikoa finkatu, sendotu eta hobetu.
4.Erabilera handitu.
EKINTZAK ETA JARDUERAK
Erabilera:
- Pantailak erabili ikas-arloak ematerakoan.
- Ordenadoreetako pakete ofimatikoak erabili lanak egiteko.
- Internet-en bidez informazioa bilatu.
- IKTak komunikazio tresna bezala erabili.
- Ordutegi lektibotik kanpo gela bat zabalik eduki edonork erabil dezan.
Formakuntza :
- Gurasoentzako ordenadoreetako oinarrizko erabilararen ikastaro batzuk antolatu.
- “Danontzako Linux” deritzan sistema eragileari buruzko ikastaro bat antolatu.
- Irakasle berrieentzako hasierako formakuntzako ekintzak antolatu eta besteekin sakontzekoak.
Infraestruktura:
- L.H.ko ikasgela guztietan pantaila bat ipini.
- Informatikako gelak martxan jarri.
- Eskolako sarea handitu eta hobetu: tutoretza guztietan sareko puntuak ipini.
- Ingeles, musika, liburutegi eta Heziketa Bereziko geleten pantailak ipini.

Elkar Bizitza

Helburuak:
- Eskola Komunitatea osatzen dugun pertsona guztien arteko harremanak hobetu.
- Ikasleen arteko harremanak sendotu.
- Gatazkaren aurrean elkarrizketa eta akordioaren ohiturak bultzatu.
Antolamendua:
Atal desberdinez osatzen da gure eskolako elkarbizitzako esparru hau:
- Kulturartekotasuna: eskolako etorkinekin lantzen da bereziki eta aurreko atal batean ikusteko aukera izan duzue, beraz ez gara oraingoan luzatuko.
- Tutoretza:
Lehen Hezkuntza: tutoretza orduetan aurten programa berezi bat hasiko dugu tutoretza lantzeko Lehen Hezkuntzan. Gogoratzen duzuonontzat, martxan ipini genuen “KUTTUN” esperientziaren jarraipen bezalakoa da. Programaren helburua elkarbizitza modu orokor batetan lantzea da, horretarako eduki desberdinak landuko direlarik: gelako antolakuntza eta ikasleen integrazioa, bizitzarako trebetasunak, emozioen hezkuntza, autoestimua eta sexu hezkuntza, besteak beste. Ikusten duzuenez oso programa zabala eta osatua da, gaur egungo ikuspegi zientifikoek horrela eskatzen dutelako. Hau da, ikuspuntu desberdinetatik abiatu behar garela ikasle guztien ezaugarri eta bizi esperientziak kontutan hartzeko eta baliosteko.
Honetaz gain, 5. mailan EMAKUNDEtik bideraturiko NAHIKO proiektua nahi dugu martxan ipini. Proiketu honek, nagusitan sexuen artean ematen diren tratu txarrak ezabatzeko eta ekiditzeko beharrezkoa den hezkidetza hezkuntza bideratzen du maila hauetako ikasleen artean.
Haur Hezkuntzan: “KUTTUN” programarekin jarraituko dugu (hezkidetza, sexualitatea, sexu hezkuntza, bizitzarako trebeziak eta gorputza) eta aurten, bereziki, Sexu Hezkuntzan eta Emozioen hezkuntzan zentratuko gara, horretarako formakuntza eta gelako praktika ardatz izango dugularik.
- Ordu libreak:
Elkarbizitzak eskolako ikasleen emaitza akademikoekin eta baita eskola antolaketarekin zerikusi zuzena dauka. Hau dela eta, konturatuz unerik gataxkatzuenak, besteak beste, hiru direla: sarre-irteerako momentuak, jolas ordua eta eguerdiko (jantokiko) orduak; hona hemen martxan ipini ditugun egitasmoak.
Goizetan, sarrera orduetan, irakasleok 10´lehenago eskolara etortzeko konpromezua hartu dugu. Honela, ikasleen sarrera irakaslegoak lagundurik egiten da eta geletara ailegatzen direnerako gela guztiak zabalik eta prest egoten dira.
Jolas orduak: eremu honetan aldaketa nabariak egin ditugu eta jasotako emaitzak denok pozteko modukoak izan dira:
  • Baloi bako gunea sortu dugu eta orain neska-mutilak hainbat joku eta jolas konpartitzen dituzte, nabarmenena soka saltoa izanez.
  • Jostailu kooperatibo berriak erosi ditugu, patiorako bereziki prestatuak, eta jostailu hauek atera eta gordetzeko “nagusi arduradunak” izendatu ditugu.
  • Nagusi tutoreak: nagusi tutoreen lan talde bat antolatu dugu jolas orduetarako eta hauek jolasak antolatu dituzte Haur Hezkuntzako ikasleentzat.

-Eguerdietako ekimena: Udalarekin batera eta Jantokiko arduradunen laguntzarekin, eguerdietako antolamendu berri bat ipini dugu martxan. Antolaketa berezi honetan jantokiko ikasleak hamar talde heterogeneo eta adin desberdinetan banandu dira, eta munduko jolasak, joku kooperatiboak, irteerak, liburutegia, informatika, zirkoa eta beste zenbait ekintza landuko ditugu. Lekeitioko Eskola Publikoa/Proektuak (Elkar Bizitza)

martes, 13 de enero de 2009

Eskola Agenda 21 Proiektua

"Eskolako Agenda 21” ingurugiroa zaindu eta hobetu nahi duen eskola proiektu bat da. Proiektu honetan gure ikastetxeak beste eskola batzuekin eta udaletxe, amankomunazgo eta biodibertsitate zuzendaritzarekin batera lan egingo du, eskola ingurumena ezagutzeko eta babesteko pausu zehatzak emanez.

PROIEKTUAREN HELBURUAK
1.Ikastetxeko eta udalerriko ingurumenaren kalitatean eragina duten erabakiak hartu.
2.Herriko Agenda 21ean parte hartu.
3.Hezkuntza komunitateko sektore guztiek ( ikasle,guraso eta langile) parte hartzeko mekanismoak sendotu.
4.Ingurumenari dagozkien gaiak identifikatu, aztertu eta alternatibak proposatu, foroetan ezagutarazi eta ingurunearen erabilera jasangarria lortzeko prozesuak abiaraztea.
5.Ikasleak, beren ikastetxe eta udalerria ezagutuz, ingurumenaren kalitatean eragina duten kontuetan parte hartu eta erabakiak hartzeko tresna izan.
6.Ikastetxea ingurumenarekin arduratsua eta errespetutsua den praktika baten eredu bilakatu
7.Curriculuma garapen jasangarriak dakartzan eskakizunei erantzun ahal izateko egokitu.

Lekeitioko Eskola publikoa/ Proiektuak

Esate baterako ikasle batek buruturiko bertsoa.

EGUN BERDEA

Goizi(a)n eskolarako

hartu dut bidea.

Garajean utzi dut

nik dudan kotxea.

Denok nahi dugulako

bizitza hobea

guk ospatuko dugu

gaurko egun berdea


Naia Uskola eta Aissa Intxausti (Lekeitioko Eskola Publikoa/Agenda 21)


Kulturartekotasuna

Etorkinak gero eta gehiago datoz gure herrira. Gehienak Hago Ameriketatik etorriak izan dira baina orain baita ere Europa ekialdetik eta ipar Afrikatik datoz. Hauek ondo eskolatzen eta gure seme-alabekin batera aurrera egin dezaten bitarteko guztiak jarri nahi ditugu eurak ere ikas eskubide berberak izan ditzaten.

Ekinbide Nagusiak:

1. Hizkuntza(k) ikasteko prozesua indartu.
2. Ikasle enbajadoreak. Ikasgelan eta martxa hartu bitartean ikasle berriek, ikasle enbajadorea deitzen dena dute ondoan, hauek laguntza eta zubi papera egiten dutelarik berdinetik berdinera.
3. Hasierako harrera. Sarrerako egunetan, sistemaren eta eskolaren gorabeherak azalduz informazio argia eta ugaria ematea.
4. kulturaniztasuna/kulturartekotasuna. Kulturartekotasun egitasmo honekin mundu zabalaren dibertsitate eta arazoen aurrean, ezagupena, ulermena eta jarrerak landu nahi dira.

Haur Hezkuntzan: Umeen arteko desberdintasunaren trataera.

Lehen Hezkuntzan

-Lehen zikloan: Kultur desberdintasunak munduan.
-Bigarren zikloan: Kultur desberdintasunen adierazpenak.
-Hirugarren zikloan: Aniztasunak aberasten gaitu.

Iazko Lekeitioko Eskola Publikoko Gidatik jaso dut informazio hau(2007-2008-k0 Eskola Gida, 34.orria.)

Ingeleraren Proiektua

Ingelera: "Gure Praktika Hobetzen" proiektua.

Azkenengo urteetan, INEBI, ingelera Hizkuntzaren Sarrera Goiztiarra Haur Hezkuntzako 2.zikloan eta Lehen Hezkuntzan errealitate bat da. Hala ere, aurtengo berrikuntza ekintza gure praktikan irakasle bezala eta ikasleen ekoizpenetan oinarrituko dugu: ikasleengandik jasotzen ditugun ekoizpenak, bai ahoz zein idatziz, ingelerako mintegietan sakonki aztertuko ditugu. Aurten lehenengo mailetan izango da proiektu berri hau eta gure helburu orokorra hau izango da: Testu tipologian eta ahozko eta idatzizko prozesu hauetan gu, irakasleak, formatzea: entzumena, mintzamena, irakurmena eta idazmena. Lekeitioko Eskola Publikoa/Proiektuak