martes, 13 de enero de 2009

Eskola Agenda 21 Proiektua

"Eskolako Agenda 21” ingurugiroa zaindu eta hobetu nahi duen eskola proiektu bat da. Proiektu honetan gure ikastetxeak beste eskola batzuekin eta udaletxe, amankomunazgo eta biodibertsitate zuzendaritzarekin batera lan egingo du, eskola ingurumena ezagutzeko eta babesteko pausu zehatzak emanez.

PROIEKTUAREN HELBURUAK
1.Ikastetxeko eta udalerriko ingurumenaren kalitatean eragina duten erabakiak hartu.
2.Herriko Agenda 21ean parte hartu.
3.Hezkuntza komunitateko sektore guztiek ( ikasle,guraso eta langile) parte hartzeko mekanismoak sendotu.
4.Ingurumenari dagozkien gaiak identifikatu, aztertu eta alternatibak proposatu, foroetan ezagutarazi eta ingurunearen erabilera jasangarria lortzeko prozesuak abiaraztea.
5.Ikasleak, beren ikastetxe eta udalerria ezagutuz, ingurumenaren kalitatean eragina duten kontuetan parte hartu eta erabakiak hartzeko tresna izan.
6.Ikastetxea ingurumenarekin arduratsua eta errespetutsua den praktika baten eredu bilakatu
7.Curriculuma garapen jasangarriak dakartzan eskakizunei erantzun ahal izateko egokitu.

Lekeitioko Eskola publikoa/ Proiektuak

Esate baterako ikasle batek buruturiko bertsoa.

EGUN BERDEA

Goizi(a)n eskolarako

hartu dut bidea.

Garajean utzi dut

nik dudan kotxea.

Denok nahi dugulako

bizitza hobea

guk ospatuko dugu

gaurko egun berdea


Naia Uskola eta Aissa Intxausti (Lekeitioko Eskola Publikoa/Agenda 21)


No hay comentarios: