martes, 27 de enero de 2009

Elkar Bizitza

Helburuak:
- Eskola Komunitatea osatzen dugun pertsona guztien arteko harremanak hobetu.
- Ikasleen arteko harremanak sendotu.
- Gatazkaren aurrean elkarrizketa eta akordioaren ohiturak bultzatu.
Antolamendua:
Atal desberdinez osatzen da gure eskolako elkarbizitzako esparru hau:
- Kulturartekotasuna: eskolako etorkinekin lantzen da bereziki eta aurreko atal batean ikusteko aukera izan duzue, beraz ez gara oraingoan luzatuko.
- Tutoretza:
Lehen Hezkuntza: tutoretza orduetan aurten programa berezi bat hasiko dugu tutoretza lantzeko Lehen Hezkuntzan. Gogoratzen duzuonontzat, martxan ipini genuen “KUTTUN” esperientziaren jarraipen bezalakoa da. Programaren helburua elkarbizitza modu orokor batetan lantzea da, horretarako eduki desberdinak landuko direlarik: gelako antolakuntza eta ikasleen integrazioa, bizitzarako trebetasunak, emozioen hezkuntza, autoestimua eta sexu hezkuntza, besteak beste. Ikusten duzuenez oso programa zabala eta osatua da, gaur egungo ikuspegi zientifikoek horrela eskatzen dutelako. Hau da, ikuspuntu desberdinetatik abiatu behar garela ikasle guztien ezaugarri eta bizi esperientziak kontutan hartzeko eta baliosteko.
Honetaz gain, 5. mailan EMAKUNDEtik bideraturiko NAHIKO proiektua nahi dugu martxan ipini. Proiketu honek, nagusitan sexuen artean ematen diren tratu txarrak ezabatzeko eta ekiditzeko beharrezkoa den hezkidetza hezkuntza bideratzen du maila hauetako ikasleen artean.
Haur Hezkuntzan: “KUTTUN” programarekin jarraituko dugu (hezkidetza, sexualitatea, sexu hezkuntza, bizitzarako trebeziak eta gorputza) eta aurten, bereziki, Sexu Hezkuntzan eta Emozioen hezkuntzan zentratuko gara, horretarako formakuntza eta gelako praktika ardatz izango dugularik.
- Ordu libreak:
Elkarbizitzak eskolako ikasleen emaitza akademikoekin eta baita eskola antolaketarekin zerikusi zuzena dauka. Hau dela eta, konturatuz unerik gataxkatzuenak, besteak beste, hiru direla: sarre-irteerako momentuak, jolas ordua eta eguerdiko (jantokiko) orduak; hona hemen martxan ipini ditugun egitasmoak.
Goizetan, sarrera orduetan, irakasleok 10´lehenago eskolara etortzeko konpromezua hartu dugu. Honela, ikasleen sarrera irakaslegoak lagundurik egiten da eta geletara ailegatzen direnerako gela guztiak zabalik eta prest egoten dira.
Jolas orduak: eremu honetan aldaketa nabariak egin ditugu eta jasotako emaitzak denok pozteko modukoak izan dira:
  • Baloi bako gunea sortu dugu eta orain neska-mutilak hainbat joku eta jolas konpartitzen dituzte, nabarmenena soka saltoa izanez.
  • Jostailu kooperatibo berriak erosi ditugu, patiorako bereziki prestatuak, eta jostailu hauek atera eta gordetzeko “nagusi arduradunak” izendatu ditugu.
  • Nagusi tutoreak: nagusi tutoreen lan talde bat antolatu dugu jolas orduetarako eta hauek jolasak antolatu dituzte Haur Hezkuntzako ikasleentzat.

-Eguerdietako ekimena: Udalarekin batera eta Jantokiko arduradunen laguntzarekin, eguerdietako antolamendu berri bat ipini dugu martxan. Antolaketa berezi honetan jantokiko ikasleak hamar talde heterogeneo eta adin desberdinetan banandu dira, eta munduko jolasak, joku kooperatiboak, irteerak, liburutegia, informatika, zirkoa eta beste zenbait ekintza landuko ditugu. Lekeitioko Eskola Publikoa/Proektuak (Elkar Bizitza)

No hay comentarios: