jueves, 27 de noviembre de 2008

Euskararen Proiektua

Ikas komunitateaz gain Lekeitioko Eskola Publikoa beste proiektu batzuetan murgilduta ere badago ; Euskararen eta Ingelesaren Proiektuak, Kulturartekotasuna, Informatika denontzat, Eskolako Agenda 21 eta Elkar Bizitza.

- Euskararen Proiektua

Euskararen normalizazioa gure eskualdean ( Lea-Artibaien) eta gure herrian, Lekeition, errealitatea bada ere, hitz egiterakoan euskarazko diskurtsoa erdarazko berbekin osatzen dugu eta honek erdarako joera dakar. Bestalde, ikas komunitate osoarentzat, euskararen kalitateari dagokionez aldagai hauek zaindu behar ditugu:

1. Euskara batuaren araudia oso zabala eta aberatsa denez, egunerokotasunez ikasi behar da eta irakasleok horren transmisioa bermatu behar dugu.

2. Bai geure euskalkian eta baita euskara batuan ere, ikasle eta irakasleek zuzentasunez hitz egiteko gaitasuna izan behar dute testuinguru ezberdinetan.

Horregatik, Lekeitioko Eskola Publikoak Hizkuntzaren Normalkuntza Proiektu berria egin du. Proiektu honen helburu orokorrak ondorengoak dira:

1. Eskola-Komunitate osoan euskararen erabilera eta kalitatea gehitzea.

2. Ikastetxearen kanpo-proiekzioa inguru fisikoan eta jarduerazkoan, harremanak dituen erakunde, enpresa eta elkarteekin batera, euskararen kalitatean eragile bezala duen ahalmena optimizatzea. Lekeitioko Eskola Publikoa/Proiektuak

Talde elkarreragileen antolakuntza

Aurrez aipatutako talde elkarreragileak 1. mailatik 6.mailara antolatzen dira eta ordutegia 90 minututakoa izan ohi da. Nik praktikak egin nituenean ikasgela bakoitzean hiru irakasle edo pertsona nagusi egoten ginen. Esan beharra dago, talde elkarreragile hauek orokorrean hizkuntza eta matematika arloetan erabiltzen direla.

Esate baterako, hizkuntzan hiru talde egiten dira ikasgela bakoitzean eta talde bakoitzak ordu erdiko hiru saio ezberdin ditu: Irakurketa, idazketa eta gramatika lantzeko.

Matematikan ere hiru talde osatzen dira, ziklo eta beharrizanenen arabera hurrengo edukiak lantzeko: zenbakikuntza, eragiketak (adibidez, euroekin egiten genituen eragiketak), buruketen ebazpenak, estrategiak, logika,e.a (Lekeitioko Eskola Publikoa/ Ikas Komunitatearen barnean "Antolakuntza"

martes, 18 de noviembre de 2008

Ikas Komunitatearen adibide bat: Talde Elakarreragileak


- Gela antolatzeko metodologia berri bat da.

- Bost-sei ikasleko hiru edo lau talde txiki sortzen dira ikasgela barnean.

- Talde orok irakasle, guraso, ikasle nagusiak (batxilergokoak edo D.B.Hkoak), boluntarioak... ditu arduradun. Nagusiaren lana taldea martxan ipintzea eta ikasleen arteko harremanak sortzea da.

- Ezaugarri ezberdinak dituzten ikaslez osatutako taldeak dira (neska-mutil, kultura edota etnia ezberdinetakoak...). Beraz, elkarreragina ahalbidetzeko talde heterogeneoak bultzatzen dira. Helburua ez da ikasleak beren zailtasunen arabera banatzea, aitzitik, gela barruan haien ikaskuntzak sustatzea da.

- Taldeetan ahalik eta lanik gehien burutu behar da, guztion parte hartzea kontuan izanik.

- Taldeek helburu bikoitza dute: alde batetik ikasleen arteko interakzioa sortzea eta elkar lagunduz talde guztiak ikastea, eta bestalde elkarbizitzarako beharrezkoak diren baloreak taldean garatzea (tolerantzia, elkartasuna, lankidetza...). (Lekeitioko Eskola Publikoa/Proiektuak)

Ikas komunitateak bultzatzen duen irakaskuntza mota

"Ikaskuntza Dialogikoa" da Ikas Komunitateak bultzatzen duen irakaskuntza mota, hau da, ikasle eta pertsona guztion ahalmen komunikatiboa eta erreflexiboa haintzat hartzen duena. Gainera, irakaskuntza honek gelan nahiz gelatik kanpo hausnarketako elakarrizketa hori suspertzen duten elkarreraginen sustapenean jartzen du enfasi berezia. Lekeitioko Eskola Publikoan ikasle, irakasle, guraso, eskolako langile, eragile sozial... bolondresen parte hartzea eta interakzioa bilatzen da.

Honetaz gain, Ikas komunitateak hezkuntzako pisu nagusia matematikan, hizkuntzetan eta informazioaren trataeran eta komunitatea osatzen duten pertsona guztien arteko elkar bizitza komunitarioan kokatzen du. (Lekeitioko Eskola Publikoa/Proiektuak)

lunes, 17 de noviembre de 2008

Teknologia berrien eta eskubide unibertsalen heziketa


Nik praktikak egin nituenean Ikas Komunitatearen proiektua bi ikasgaitan erabiltzen zen batez ere: Matematikan eta Hizkuntzan, hala ere teknologia berrien erabilera bultzatzen du irakaskuntzako alor guztietan. Esate baterako, ikasgela guztiek arbel interaktiboa zuten, hau da, ordenagailu bati loturiko arbela, horrela ordenagailuan jartzen zenuen guztia arbelean ager zitekeen. Honetaz gain, arbel taktila da eta haurrek joko eta ariketa ezberdinak egiten zituzten arbela ukituz. Nire ustez, gaur egungo eskolan arbel hauek oso egokiak dira eta egia esan haurrengan izugarrizko eragina dute, arbel hauetan lan egiteko prest baitaude beti. (Gutxienez ikastetxe honetan).


Honetaz gain, "Ikas Komunitateak" eskubide eta giza balore unibertsaletan oinarrituriko heziketa eta elkarbizitza du ardatz, horregatik Euskal Herriak eta Euskal Gizarteak bizi dituen erronka eta nahi nagusiak (euskara, lurreldetasuna, pakea etab.) bere seinale eta identitate bihurtu dira. (Lekeitioko Eskola Publikoa/Gure Eskola)

Lekeitioko Eskola Publikoa


Proiektuarekiko sarrera laburra.

Kaixo irakurle, nire blog honetan ikas komunitateari buruzko informazio ezberdina jasoko duzu eta helburua proiektu honen inguruan ezagutza handiagotzea da. Gai hau aukeratzeko arrazoia nik praktikak egin ditudan ikastetxea (Lekeitioko Eskola Publikoa) proiektu honetan murgilduta dagoelako da eta egia esan guztiz interesgarria iruditzen zait proiektu honek bilatzen dituen jomugak. Beraz, arian-arian "ikas komunitate" proiektua zer den azaltzen joango naiz iturri ezberdineatik jasotako informazioarekin eta nik bizi izandako esperientzia pertsonalekin baliatuz.

"Ikas Komunitatea" gaur egungo informazio gizarteak hezkuntzarekiko dakartzan eskakizun eta bete beharrei erantzun egokia eskaintzen duen hezkuntza proiektu integrala da. Proiektu honen helburu nagusia, berdintasunetik abiatuz, kalitate goreneko irakaskuntza ikasle guztientzat eskaintzea eta lortzea da. Baina honetarako, guraso ikasle eta irakasleen, gehi udal eta herriko talde guztien konpromezu berria lortu nahi da. Hau da, berdintasunaren aldeko parte hartze elkarrizketatuaren konpromezua. (Lekeitioko Eskola Publiko/Gure Eskola)