Nik praktikak egin nituenean Ikas Komunitatearen proiektua bi ikasgaitan erabiltzen zen batez ere: Matematikan eta Hizkuntzan, hala ere teknologia berrien erabilera bultzatzen du irakaskuntzako alor guztietan. Esate baterako, ikasgela guztiek arbel interaktiboa zuten, hau da, ordenagailu bati loturiko arbela, horrela ordenagailuan jartzen zenuen guztia arbelean ager zitekeen. Honetaz gain, arbel taktila da eta haurrek joko eta ariketa ezberdinak egiten zituzten arbela ukituz. Nire ustez, gaur egungo eskolan arbel hauek oso egokiak dira eta egia esan haurrengan izugarrizko eragina dute, arbel hauetan lan egiteko prest baitaude beti. (Gutxienez ikastetxe honetan).
Honetaz gain, "Ikas Komunitateak" eskubide eta giza balore unibertsaletan oinarrituriko heziketa eta elkarbizitza du ardatz, horregatik Euskal Herriak eta Euskal Gizarteak bizi dituen erronka eta nahi nagusiak (euskara, lurreldetasuna, pakea etab.) bere seinale eta identitate bihurtu dira. (Lekeitioko Eskola Publikoa/Gure Eskola)
No hay comentarios:
Publicar un comentario