Ikas komunitateaz gain Lekeitioko Eskola Publikoa beste proiektu batzuetan murgilduta ere badago ; Euskararen eta Ingelesaren Proiektuak, Kulturartekotasuna, Informatika denontzat, Eskolako Agenda 21 eta Elkar Bizitza.
- Euskararen Proiektua
Euskararen normalizazioa gure eskualdean ( Lea-Artibaien) eta gure herrian, Lekeition, errealitatea bada ere, hitz egiterakoan euskarazko diskurtsoa erdarazko berbekin osatzen dugu eta honek erdarako joera dakar. Bestalde, ikas komunitate osoarentzat, euskararen kalitateari dagokionez aldagai hauek zaindu behar ditugu:
1. Euskara batuaren araudia oso zabala eta aberatsa denez, egunerokotasunez ikasi behar da eta irakasleok horren transmisioa bermatu behar dugu.
2. Bai geure euskalkian eta baita euskara batuan ere, ikasle eta irakasleek zuzentasunez hitz egiteko gaitasuna izan behar dute testuinguru ezberdinetan.
Horregatik, Lekeitioko Eskola Publikoak Hizkuntzaren Normalkuntza Proiektu berria egin du. Proiektu honen helburu orokorrak ondorengoak dira:
1. Eskola-Komunitate osoan euskararen erabilera eta kalitatea gehitzea.
2. Ikastetxearen kanpo-proiekzioa inguru fisikoan eta jarduerazkoan, harremanak dituen erakunde, enpresa eta elkarteekin batera, euskararen kalitatean eragile bezala duen ahalmena optimizatzea. Lekeitioko Eskola Publikoa/Proiektuak
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario