lunes, 17 de noviembre de 2008

Proiektuarekiko sarrera laburra.

Kaixo irakurle, nire blog honetan ikas komunitateari buruzko informazio ezberdina jasoko duzu eta helburua proiektu honen inguruan ezagutza handiagotzea da. Gai hau aukeratzeko arrazoia nik praktikak egin ditudan ikastetxea (Lekeitioko Eskola Publikoa) proiektu honetan murgilduta dagoelako da eta egia esan guztiz interesgarria iruditzen zait proiektu honek bilatzen dituen jomugak. Beraz, arian-arian "ikas komunitate" proiektua zer den azaltzen joango naiz iturri ezberdineatik jasotako informazioarekin eta nik bizi izandako esperientzia pertsonalekin baliatuz.

"Ikas Komunitatea" gaur egungo informazio gizarteak hezkuntzarekiko dakartzan eskakizun eta bete beharrei erantzun egokia eskaintzen duen hezkuntza proiektu integrala da. Proiektu honen helburu nagusia, berdintasunetik abiatuz, kalitate goreneko irakaskuntza ikasle guztientzat eskaintzea eta lortzea da. Baina honetarako, guraso ikasle eta irakasleen, gehi udal eta herriko talde guztien konpromezu berria lortu nahi da. Hau da, berdintasunaren aldeko parte hartze elkarrizketatuaren konpromezua. (Lekeitioko Eskola Publiko/Gure Eskola)

No hay comentarios: